bertso saioa
Atzo haundiek bertso saio polit bat egin zuten ikastolan. Hagitz ongi pasa genuen... Argazkiak ikusi nahi badituzue, joan web orriko albumetaran. Ongi pasa!!!
Atzo haundiek bertso saio polit bat egin zuten ikastolan. Hagitz ongi pasa genuen... Argazkiak ikusi nahi badituzue, joan web orriko albumetaran. Ongi pasa!!!

Udaberria iritsi denez gure gela udaberriz jantzi dugu. Eskerrik asko guraso guztiei parte hartzeagatik!!!
Atzo haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak Hondarribira joan ginen. Egun polit-polita pasa genuen, txalupak ikusten eta aireportuan izan ginen, parke polit baten ondoan bazkaldu genuen eta arratsaldez, hondartzara joan ginen. Honen argazkiak ikusi nahi badituzue, joan ikastolako web orriko argazki albumen atalera... Laister arte!!!

Gaur gelan antzerkitxo polit bat prestatu dugu bi, hiru, lau eta bortz urtekoen artean. Honetarako, aktoreak bezala gure aurpegiak ongi margotu ditugu, eszenatokia prestatu dugu eta antzerkia egin dugu. Primeran pasatu dugu!!!
Begira ze politak gauden...

aste honetan okin bihurtu gara eta ogia egin dugu... Oso ona zegoen eta arratsaldean berendu goxo-goxua egin genuen honekin.

Aste honetan eskutitz bat idatzi diegu "baztan ikastolakoei". Lan asko egin dugu eta bukatutakoan, postariaren bulegora eraman dugu.
Orain gure laguntxo berrien erantzunaren zain gaude...
Badatoz iñauteriak lesakara eta nola ez baita ikastolara ere. Eta giroan sartzeko haur hezkuntzako haur guztiak mozorrotu egin ginen. Zertaz???
Irakurri gehiago »

HANDITZEN ARI GARA...