opariak...
Gaur Aintzira eta Nahiak ikastolara opari asko ekarri dizkigute. ESKERRIK ASKO NESKATXAK!!!
Gaur Aintzira eta Nahiak ikastolara opari asko ekarri dizkigute. ESKERRIK ASKO NESKATXAK!!!
Gaur arratsaldean, bost urtekoek hiru eta lau urtekoei hostoen erakusketara gonbidatu gaituzte. Oso ongi pasa dugu eta asko ikasi dugu zuhaitz eta hostoei buruz.
Datorren astean zuen txanda izanen da ANIMATU!!!
Gaur hirugarren mailakoak asmakizun batzuk kontatzera etorri dira.
Zail-zailak ziren, baina pista batzuen laguntzaz berehala asmatu ditugu. AUPA GU!

Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Egun honetan Nafarroan besta dugunez, ikastolan aurreko ostiralean (azaroak 30) ospatuko dugu. Ekintza desberdinak izanen ditugu: jokoak, abestiak, ipuinak... Egun polita espero dugu!!!
Ortziral honetan (azaroak 23) ikastolako ttikienek intxaur besta ospatuko dugu... Honetarako etxetik fruitu eta janari desberdinak ekarriko ditugu: intxaurrak, gaztainak, urrak... Ze gosari goxoa egin behar dugun!!!
XORROXIN irratia dator ikastolara!
Hurrengo astean irratiko esatari bihurtuko gara eta gurekin primeran pasatzeko aukera izanen duzue: denborapasak, albisteak, ipuinak, abestiak... denetatik izanen dugu. Beraz, badakizue ongi pasa nahi baduzue eta bertako berri izan nahi baduzue, adi gure emanaldiari!!!