Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HOSTOAK BILATZEN.

dscn4952.JPG

Hosto bila ibili gara...

          

           Momentuan "Udazkena" gaiarekin lanean ari gara eta zuhaitzak eta paisaia hain polita zeudela ikusirik, mendian buelta bat ematea pentsatu genuen. Pentsatu eta egin, hiru, lau eta bost urtekoak elkartu, hostoak biltzeko poltsak hartu eta mendira joan ginen kantu kantari (ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak...)

          Zuhaitz mota desberdinen hostoak bildu genituen: haritzarena, urritzarena, lizarrarena, intxaurrondoarena, gaztainondoarena... Polit-politak ziren denak, berdeak, horiak, gorriak, handiak, ttikiak... denetatik bildu genuen.

          Hosto guzti hauekin erakusketa bat eginen dugu eta denok gonbidatuak zaudete!!!

         Gure ibilaldia ikusi nahi baduzue, sartu web orriko argazkien atalean. Hurrengorarte!!!          


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>