Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

argitxoren bisita...

 collage.jpg

Gaur ARGITXO iratxoa etorri da ikastolara...

Gaur berriz ere ARGITXOren bisita izan dugu ikastolan. Gu gelan lanean ginela aprobetxatuz, pasabidean opari polit batzuk eta gutun bat utzi dizkigu.

Opariak hiru ipuin dira: Argitxo eta apo puzkertia, argitxo kriseiluaren bila eta argitxo eta bikingoak. Eta eskutitzean gu agurtzeaz gain, asmakizun bat idatzi digu.  Pixka bat pentsatu ondoren erraz asmatu duguna. Nahi al duzue asmakizuna kontatzea. Hauxe da ba: "aurrean punta bi, atzean zulo bi. Zer da?". Asmatu al duzue zer den? Baaaai, guraizeak dira.

Sorpresa hartu ondoren, Argitxo bilatzen saiatu gara muxu bat eman eta berarekin egoteko baina alferrik!!! Oso ongi gorde zaigu berriz ere...


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us