madalenak egiten
Gaur sukaldari bihurtu eta txokolatezko madalena goxo-goxoak egin ditugu!
Hau egiteko zer osagai behar ditugun pentsatu eta gero, Maria Jesusengana joan gara, eta berak behar dugun gehiena eman digu: txokolatea, hirina, azukrea, arraultzeak, legamia, gatza eta esnea.
Gurina falta genuenez, dirua kontatu eta Iñakin dendara joan gara erosketak egitera.
Han, Iñakiren laguntzarekin gustokoen genuen gurina aukeratu eta gelara ekarri dugu.
Prest!!! Behar dugun guztia dugu...
Eta has gaitezen lanean!!! Hasteko ontzi batetan, gurina arrautza eta esnea nahasi ditugu.
Bertze ontzi batetan, hirina, azukrea, legamia eta gatza nahasi ditugu...
Dena ongi nahasi eta txokolatea gehitu diogu
Dena ongi-ongi nahasi...
Gero orea madalenen papertxoetan sartu eta labera!!!
Eta
hainbertze lan egin ondoren onena iritsi da, gure madalenak probatzeko ordua... UMMM, ze goxoak dauden!!!
Eta hain goxoak daudenez, amatxo, aitatxo eta anai-arrebei probatzeko madalena bana eta hauek nola egin erraten duen errezeta eraman diegu...

Zabaldu
del.icio.us